Orica-Scott taldekoAmanda Spratt izan da garailea, eta bi segundora sartu da helmugan Santesteban.
Bigarren sailkatu da gaurko etapan Santesteban, lehenengotik bi segundora.
Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra bigarren sailkatu da Emakumeen Biraren gaurko etapan. Orica-Scott taldekoAmanda Spratt izan da garailea, eta bi segundora sartu da helmugan Santesteban. Errenteriarra bikain ari da. Atzoko etapan seigarren sailkatu zen eta segundo bateko saria eskuratu zuen Miotako esprintean hirugarren izan zelako. Markina-Xemeinen hasi eta bukatu da gaurko etapa.
Horrenbestez, bigarren da sailkapenean Santesteban, Spratt lehenengo sailkatutik bost segundora.