Ikasleak azterketetan bete-betean egoten direla eta, Udal Liburutegiko ikasgelak zabalik izango ditu ateak eskaera horri erantzuteko.
Liburutegia zabalik izango da hilabete honetako eta ekaineko asteburuetan ikasketa lanak errazteko ikasleei.
Ikasleak azterketetan bete-betean egoten direla eta, Udal Liburutegiko ikasgelak zabalik izango ditu ateak eskaera horri erantzuteko. Horrekin batera, Plan Estrategikoak herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea hobetzea aurreikusten duela eta, liburutegiak informazioa, mailegu zerbitzua eta eguneroko prentsa ere eskainiko ditu.
Hilaren 13tik dago zabalik asteburuetan liburutegiko ikasgela eta hala mantenduko dute ekainaren 25era bitartean, larunbatetan 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara; eta igandetan, 09:30etik 13:30era.