Emakumeen Birak Errenteria-Oreretan hasi eta amaituko du azken etapa igandean, eta horren harira, hainbat trafiko aldaketa egingo dituzte.
Emakumeen Biraren irudi bat. Argazkia: Ciclo21.com
Emakumeen Birak Errenteria-Oreretan hasi eta amaituko du azken etapa igandean, eta horren harira, hainbat trafiko aldaketa egingo dituzte. 11:00etan hasiko da lasterketa eta 13:30ean amaituko da. Ibilbidean Errenteria-Orereta, Oiartzun, Hondarribia eta Lezo zeharkatuko du Birak. 06:30etik aurrera Nafarroa hiribidean, Galizia eta Santa Klara biribilguneen artean aparkatzea ez da baimenduko, eta trafikoa moztuko da 15:00ak arte. Zati horretan, debekatuta egongo da aparkatzea larunbatean ere 17:30etik aurrera Alebin eta Haurren Kriteriuma amaitu arte.
Igandean, lasterketa egunean, Bira bitan pasako da Errenteriatik 11:28an eta 12:15ean eta horri begira, trafikoa moztuta egongo da Altamira eta Lartzalgo biribilguneen artean.