Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal Herriko lehen harria

Gipuzkoako bigarren herri zabalena da Oiartzun, baina zatirik handiena naturgunea du, Aiako Harria Parke Naturala. Industria dute, natura errespetatuz.

asier perez-karkamo
Oiartzun
2017/05/19
Oiartzun

Elizalde auzoa da Oiartzungo erdigunea. Izenak dioen bezala, eliza bertan dago.

Aiako Harriaren magalean dago Oiartzun, paisaia margolari batek propio eskatu izan balu bezala. Herri txikia da, baina udalerri handia: Errenteria, Lezo eta Pasaia elkartuta adinako azalera dauka. Natura eta industria bizikidetzan uztartzeko aukera ematen dio horrek. Industria jarduera, naturaren esanetara. Horrelakoa da Oiartzun, eta horrela lan egiten dute eta bizi dute oiartzuarrek. 10.211. Horiek dira 2016an Oiartzungo erroldan izena emandako herritarrak, 25 urte lehenago baino 1.300 pertsona gehiago. Mende laurdenean asko handitu da herria, baina handitze horrek ez du gehiegi eragin paisaian. Udalerri oso zabala da Oiartzun, Gipuzkoako bigarrena Oñatiren atzetik, eta dentsitate oso baxua du: 171 biztanle kilometro koadroko. Errenteriakoa, esaterako, 1.237 biztanlekoa da. Dentsitate horrek esan nahi du oso txikia dela gizakiak okupatutako lur zatia, eta, ezaugarri horri eutsiz gero, urte asko barru orain denaren antzerakoa izango dela gerora ere. Ez da gutxi, kontuan izanik Euskal Herria bertan jaio zela, geologiari begiratuta, behintzat. Aiako Harria da itsasotik altxatu zen Euskal Herriko lehen lur zatia, duela 250 milioi urte. Euskal Herriko lehen mendia da Aiako Harria, eta harribitxia da geologiaren ikuspegitik. Oso ondo azaltzen dute hori, modu atseginean, Ergoien auzoan, Luberri Ikasgune Geologikoan (www. luberri.org webgunean lor daiteke informazio gehiago). Oiartzun haraneko, Oiartzualdeko eta Aiako Harriko ondasun geologiko nahiz paleontologikoen eta Euskal Herriko historia geologikoaren berri jasotzeko aukera izaten du bisitariak bertan, eta azken 1.000 milioi urteetan barrena bidaia egitekoa ere bai. Denboran ez da oso urrutira joan behar beste bidaia luze bat egiteko. Arditurri eremuan, izen bereko auzoan, burdin arotik gizakiak ustiatutako meategiak bisita daitezke. Erromatarrei zor zaie Arditurriko meategi sarearen zatirik ikusgarriena, baina Aiako Harriko zorupea garai desberdinetan zulatua izan da, zilarra, burdina, beruna eta abar lortzeko. 1984an itxi zuten azken meategia, eta lurrari kutsadura kendu eta gero, bisita gidatuak eskaintzeko prestatu zituzten meategiak. Leku paregabea da, eta urtetik urtera hazten ari da bisitari kopurua. Arditurrira autoz joan daiteke, eta baita bizikletaz ere. Arragua auzotik —Errenteriarekin muga egiten du, eta Euskotrenek geltokia du bertan—, meazuloetaraino bertaraino irits daiteke. Bederatzi kilometro luze den bidegorria da, udalerria ipar-mendebaldetik hego-ekialdera zeharkatzen duena. Denboran bidaiatzeko hirugarren aukera badago Oiartzunen, begiekin eta belarriekin bidaiatzeko. Herri Musikaren Txokoak eskaintzen du aukera hori, Ergoienen. Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko folk musikari eskainitako gunea da, besteak beste, Juan Mari Beltranen bilduma partikularra gordetzen duena. Beltranen beraren ekimena da, eta zientoka instrumentu biltzen ditu. Atari zabalari dagokionez, mila leku daude Oiartzunen galtzeko. Horietako bat azken urteetan ari dira indartzen: Nafarroako Erresumako Gotorleku izandako Beloagako gaztelua. Gurutze auzoan dago, errepide ondoko jatetxeetatik ez oso urruti. Gazteluaren aztarrenak baino ez dira geratzen, baina bertatik erraz barnera daiteke gotorlekua kokaleku horretan eraiki izanaren arrazoia. Oiartzun haraneko eta, itsaso aldera, Txingudiko badiako ikuspegi onenetakoak lor daitezke Beloagatik. Oiartzun ezin da ulertu bere naturgunerik gabe, herriari bere izaera ematen baitio. Izan ere, Aiako Harria Parke Naturalaren barruan dago udalerriaren erdia, eta oso zaila da granitozko silueta begi-bistatik galtzea. Oiartzuarrek badakite non bizi diren, eta kontziente dira zaindu egin behar dutela leku paregabe horretan bizitzen jarraitu ahal izateko. “Naturgune garrantzitsua da Oiartzun, naturatik asko du, eta zaintzeko politika aktiboa martxan du”, azaldu du Eneritz Arbelaitz alkateordeak. Baina oso handia da udalerria, eta hain maldatsuak ez diren lur eremuak ere baditu, garraiobide nagusietatik gertu daudenak, gainera. Hala, industria garatzeko aukera izan dute oiartzuarrek, eta, lehen sektoreaz gain, industriak ere garrantzi handia du oiartzuarren ekonomian. Batetik, diru sarrera bezala, eta, bestetik, enpleguari dagokionez. “Herria hedaduraz oso zabala da, eta hedadura handi horrek berak eman du industria garatzeko aukera ere”, erantsi du Arbelaitzek. “Horregatik da posible, era berean, bi jarduera horiek dezenteko presentzia izatea”. Natura eta industria eskutik, bata bestearen osagarri gisa, baina bakoitza bere aldetik, elkarri traba handirik egin gabe. Orekan jarraitzeko erronka Nekazaritza, industria eta zerbitzuak, azken horiek, batez ere, Elizalde auzoan, herrigunean. Herri txikia izan arren, ez zaio ezer falta Oiartzuni. Naturaren eta giza jardueraren arteko orekari esker iraun du herriak, eta bide horri eustea da etorkizunerako erronka. Alkateordeak, behintzat, argi dauka: “Natur ingurunea babesten jarraitzea, lehen sektorea bultzatzeko eta biziberritzeko egitasmoak sustatzen jarraitzea, industrialdeak berritzea, eta herriko zerbitzuak osatzen jarraitzea, horiek dira etorkizunerako ditugun erronkak, oiartzuarrentzako Oiartzun gero eta herri hobea izan dadin”. Herri bat parke natural batean, horrelakoa da Oiartzun, granitozko mendi puskaren magalean naturarekin bizikidetzan iraun duen bizitokia, Santiago de Compostelara doazen erromesentzat Gipuzkoako hirugarren herria, Euskal Herriko lehen harria.  

Goiatz Labandibar: «Bisitariei kanpandorrera igotzeko esango nieke, zoragarria da»

goiatz labandibar

Goiatz Labandibar.

Oiartzungo auzo txikienean bizi da Goiatz Labandibar (Oiartzun, 1985), Artikutzarako bidean dagoen eta 200 biztanle eskas dituen Karrika auzoan. Etxean idazten du, baina kanpora ateratzeko aukera izan du, Poloniara, Finlandiara… Errutinatik ateratzeko beharra asetzen du bidaiatzen, baina gogoz itzultzen da etxera. Nolako herria da Oiartzun bizitzeko? Nire herria da, etxean nagoela sentiarazten dit. Herri atsegina da, goxua, eta era berean, erosoa. Gauza asko ditu hurbil, Donostia, Orereta, Lapurdi, hondartza, mendia… Nahiz eta garraioa ez izan oso ona, kokapena ez da batere txarra. Idazle batentzat toki ona al da? Nik uste toki guztiak direla onak idazle batentzako. Herria da hau, nahiz eta hain txikia ez izan. Egia da mugimendu dezente duen herria dela. Nik hemen sortzen dut, horrek ez du esan nahi nire sorkuntzan Oiartzungo herriak hainbesteko presentzia duenik, herria baino gehiago harremanak eta pertsonak izaten direlako nire sorkuntzako iturri. Ba al duzu bisitatzea gustuko duzun tokirik? Baditut toki gustukoak nahiz eta maizegi ez naizen joaten. Plaza inguruan, Ibargaingo parkea, eguraldi onarekin, toki zoragarria da irakurtzeko. Beste parkea, Hipatiaren lorategia, hori ere zoragarria da; horra tarteka joaten naiz. Eta gustatzen zaidan beste toki bat da Pikoketarako bidean, Ingelesaren gazteluaren inguruko arrokak; hortik Aiako Harria nahiko goitik ikusten da, Txingudiko badia osoa… Oso toki polita da. Zer bisitatzeko gomendatuko zenieke bisitariei? Beloagako gaztelua; hortik ikusten diren paisaiak izugarriak dira eta norbaitek gazteluaren azalpena kontatzen badizu, gehiago. Eta Gurutzen, Egiarko cromlechak, oinez joateko nahiko hurbil daude, ez daude ibilbide turistikoan baina oso toki polita da. A, eta elizako kanpandorrera igotzea esango nieke, izugarri ederra da. Kanpora bidaiatzen duzunean, zer botatzen duzu faltan? Tarteka alde egiteko beharra sentitzen dut, baina gero gogoarekin bueltatzen naiz. Eguneroko errutinatik ateratzeko modu bat izaten da kanpora joatea. Gehien, hizkuntza botatzen dut faltan, euskaraz komunikatzeko aukera. Bestela, jendea, lagunak, goizeroko pintxoa eta kafea… Hori da hemen ez dagoena eta kanpoan aurkitu duzuna. Herri hau denetarik duen herria da, zerbitzu dezente eta nahiko onak ditu, baina garraioa ez da ona, ez da herri erosoa oinez ibiltzeko, malda asko ditu. Denon ametsa da hemezortzi urte bete eta gida baimena ateratzea. Hiriak errazagoak dira zentzu horretan. Kultura aldetik, niri gustatzen zaizkidan gauza batzuk ez ditut Oiartzunen aurkitzen, baina era berean ez ditut hemendik hain urruti.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.