Zaborra bota zuten eta pintadak egin zituzten udaletxe sarreran pasa den ostiralean.
Ostiral arratsaldean, pintaketa udaletxean. Argazkia: Lezoko Udala.
Jose Angel Sanchez Lezoko Udaleko PSE-EEren zinegotzi eta bozeramaileak gaitzetsi egin du joan den ostiralean Lezoko udaletxearen kontrako erasoa. Zaborra bota zuten bertan, eta pintadak egin zituzten udaletxe sarreran. Askatasunaren aurkako “eraso zuzena” direla halako ekintzak gaineratu du Sanchezek eta alderdi sozialistak adierazpen instituzionala aurkeztuko duela hurrengo plenoan erantsi du.
Erasoaren egile “anonimoei” zuzendu zaizkio azkenik Sanchezek, azkenik: “errebindikazio guztiak bide baketsu eta demokratikoak erabilita egin behar dira”.