Plazeta, larunbata, 17:00. Horiek lezoarren agendan gorriz markatutako hurbileko zitarik garrantzitsueneko datuak. Allerru animatzea da helburua.
Allerruren jokalariak eta talde teknikoa.
Azken urteetako unerik bizienetakoa biziko du bihar (larunbata) Plazeta futbol zelaiak. Allerruren gizonen talde nagusiak Urola jasoko du. 17:00etan hasiko da partida. Jokoan, Erregional Ohorezko Mailara, Gipuzkoako futboleko mailarik gorenera igotzea. Latza izateko traza duen kanporaketak0 lehen round-a izango da biharkoa. Marea berdeak Plazeta har dezala, lezoarrak joan daitezela herriko futbol zelaira.
Lezo operazioa martxan da.
Partidaren analisia alde askotatik egin liteke. Baina bihar berebiziko garrantzia izango duen faktorea emozionala izango da. Jokalariek badakite zer egin behar duten zelaian, sasoi osoan erakutsi moduan, talde sendoa delako atzean Allerru, eta aurrean ziztada eraginkorrak emateko gai da. Baina bi partidara, kanporaketa batera, ia dena jokoan dute lezoarrek, eta bide hori egiteko zaleen laguntza izatea aski garrantzitsua izango da.
Kalean kartelak jarri dituzte herritarrei dei egiteko, bi orduz behintzat, Plazetara joan daitezela. Berdez, herriaren eta taldearen kolorez. Adi, Urola taldearen zaleak, Zumarraga eta Urretxukoak, Plazetan izango direlako bertatik autobusak antolatu baitituzte.
Festa giroko partida, emozioz betea, eta ahal bada, arrakastatsua izan dadila biharkoa. Hurrengo asteburuan bueltako partidarako etxeko lanak ongi egitea komeni da. Gogoratu: bihar, 17:00etan, Plazetan.