Hilaren 24, 26, 29, 31 eta ekainaren 2, 5, 7 eta 9an deitua zuten greba zamaketariek, baina lehenengo bost deialdiak bertan behera utzi dituzte. Patronalarekin aurre akordioa adostu dute Madrilen, eta ekainaren 1ean berriro elkartuko dira bi aldeak. Negoziazioei bide egiteko utzi dituzte grebak bertan behera.
Espainiako Kongresuak zamaketarien sektorea liberalizatzeko dekretua onartu berri du. Zamaketarien ustez, dekretu berriak lanpostuen galera ez ezik, lan baldintzan okertzea ekar lezake. Mobilizazioekin akordioa behartu nahi dute zamaketariek, lanpostuei eusteko ez ezik, lan baldintza duinak bermatze aldera.