Pantxika Telleriaren azken koreografiak, dantza eta musika nahasten ditu.
Ostiralean egingo du EliralE konpainiak emanaldia Niessen Kulturgunean.
EliralE Dantza Konpainiak
Xihiko ikuskizuna emango du ostiralean Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. Pantxika Telleriaren azken koreografiak, dantza eta musika nahasten ditu, eta Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, eta Oihan Indart dantzariekin batera, Jokin Irungaray perkusionista eta Arkaitz Miner biolinista arituko dira oholtza gainean. Errenteriarra da Miner eta ibilbide luzea du musika munduan. Tapia eta Leturia, Imuntzo eta Beloki, Hiru Truku taldeetan gitarrista eta biolin jotzaile gisa aritu zen, baita Petti eta Ruper Ordorikarekin ere, besteak beste.
2012an Juan Arriolarekin disko bat kaleratu zuen,
Hariari tiraka. Bertan arrabita, biola, gitarra, mandolina, zapatak eta ttunttuna jo zituen. 2014an
Esan diskoa atera zuen, ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, biolina, biola, mandolina eta koruak eginez.
Xihiko ikuskizuna publiko guztiari zuzendutakoa da.