Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gogorzari 100.2 artikulua ezartzeko eskatu dute Orereta Ikastolako langileek

Euskal gizartearen gehiengo sozial, politiko eta sindikalak "aldarrikapen horrekin" adostasuna erakutsi duela erantsi dute Orereta Ikastolako langileek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/05/24
Aitzol Gogorza larri dagoen preso oreretarraari 100.2 artikulua ezartzeko eskatu dute Orereta Ikastolako langileek.

Aitzol Gogorza larri dagoen preso oreretarraari 100.2 artikulua ezartzeko eskatu dute Orereta Ikastolako langileek.

Orereta Ikastolako langileek Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen euskal presoa etxeratzeko eskatu dute. Ikastola horretako ikasle izan zen Gogorza. Horretarako, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoentzat espetxe araudiak aurreikusia duen 100.2 artikulua ezartzeko eskatu dute zehazki. Agiria sinatu dute eta bertan, ez direla epaileak, ez politikariak ezta medikuak ere esan dute, “gu irakasleak gara, langileak, hezitzaileak, eta etorkizuneko gizarte justu baten alde lan egiten dugu; baita Aitzolen eskubideen alde ere, hori dela eta, 100.2 artikuluaren aplikazioa eskatzen dugu”. Gogorzak bizi duen egoera “oso larriak”eraman dituela agiria sinatzera azaldu dute. Euskal gizartearen gehiengo sozial, politiko eta sindikalak “aldarrikapen horrekin” adostasuna erakutsi duela erantsi dute, “eta guk ere bat egiten dugu horrekin. Gogorzak bizi duen egoerarekin amaitzeko eta hain beharrezkoa konponbide egoera lortzeko, aurrera pausuak emateko unea dela pentsatzen dugu. Horretarako, bakoitzaren ideologia errespetatuz eta ezberdintasunak alde batera utziz, goazen indarrak batzera pertsona ororen eskubideak errespetatuak izateko, eta Aitzol eta bere gertukoek pairatzen duten sufrimenduari amaiera emateko”. Egun indarrean dagoen espetxe politika arbuiatu dute eta eskubide urraketa sistematikoa dakarrela salatu dute: “Sakabanaketa eta urrunketa, larri gaixorik diren euskal presoak, zigorren batuketa eza, isolamendua, bakartzea… salbuespen legedia da”. Gogorzak hemeretzi urte daramatza preso, eta une honetan Basauriko espetxean dago. Azken urteetan 25 aldiz baino gehiagotan ingresatu dute ospitalean gaixotasunaren ondorioz, horietako bitan, tronbolismo baten ondorioz.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.