Haurralde Fundazioak eta Malen Etxea elkarteak egindako 'Mujeres inmigrantes y resistencias' film laburra emango dute bihar Merkatuzarren.
Haurralde Fundazioaren argazkia bazkideak lortzeko kanpainaren harira.
Behartutako desplazamenduak, kapitalismo basatiak eta aldaketa politiko zein teknologiko sakonek, diskurtso arrazistak areagotu dituzte Europan. Hainbat herrialdetatik Euskal Herrira heldutako emakume migratzaileek lehen eskutik kontatuko dute bihar nola bizi duten egoera hori. Errenteriako Udalak antolatutako emanaldia Merkatuzarren izango da, bihar, 18:00etan hasita. Haurralde Fundazioak eta Malen Etxea elkarteak egindako
Mujeres inmigrantes y resistencias film laburra emango dute, eta ondoren solasaldia izango da bertan protagonista diren emakumeetako batzuekin.
Elebitan izango da emanaldia, eta behar dutenek, haur zaintza zerbitzua izango dute eskura saioak irauten duen bitartean.