Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Orereta Ikastolak ekainaren 4an ospatuko du bere eguna

Etxepare Lizeoarekin bat eginda antolatu du egitaraua aurten Orereta IKastolak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/05/24
Orereta Ikastolan atzo egindako agerraldian, ikasle, irakasle eta Etxepare Lizeoko ordezkariak. Argazkia: Orereta Ikastola

Orereta Ikastolan atzo egindako agerraldian, ikasle, irakasle eta Etxepare Lizeoko ordezkariak. Argazkia: Orereta Ikastola

Orereta Ikastolak ekainaren 4an ospatuko du bere eguna, eta aurten egunaren prestaketak izan du berezitasunik, Etxepare Lizeoarekin bat eginda antolatu dute egitaraua. Ikastolaren jairako ikasleak ikuskizunak prestatzen ari direla esan zuten atzo Añabitarten egindako agerraldian ordezkariek, eta Esmalterian egingo duten bazkarirako txartelak salgai direla dagoeneko jakinarazi zuten, bestalde. Horiek ikastolaren bulegoan eros daitezke jada, 12 euroan helduenak, eta 8 euroan haurrenak. Orereta Ikastola eta Etxepare Lizeoaren arteko elkarlanaren berri eman zuten segidan. Seaska sareko Bernat Etxepare Lizeoak aurtengo irailean zabalduko du egoitza berria. 400 ikaslerentzat izango du lekua, eta 144 kiderentzat barnetegia. Eraikinaren barrualdea atontzeko ardura Bernat Etxepare elkarteak hartu du bere gain, eta gelak, jangela, kirol gunea eta barnetegirako beharko duten materiala erosteko 300.000 euro beharko dituela aurreikusi du elkarteak. Horren harira, Hazten gaitu, hazten dugu kanpaina abiatu dute eta ekainaren 4an proiektua lagundu nahi duten herritarrek aukera izango dute Esmalterian. Txokoa prestatuko dute plazan bertan, 16:00etatik 19:00etara eta bertan diruz laguntzeko aukera izango da. Diru babesaren truke, kanpainarekin bat egin dutenek sagarrondo bat jasotzeko aukera izango dute abendan. Ikaskidetza eta buruhandiak Ekainean bertan, 2, 3 eta 4an zehazki, erakusketa zabalduko du bestalde, Orereta Ikastolak. Ikasturtean zehar Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleek sortutako 64 buruhandi ikusteko aukera izango dute Reina aretora 17:00etatik 19:00etara hurbiltzen direnek. Gainera, erakusketa antolatu duten hiru egunetan, buruhandi festa egingo dute 18:00etatik 18:30era Esmalteria plazan. Erakusketan, buruhandiekin batera, bakoitzaren fitxa teknikoa, prozesua erakusten duten argazkiekin panelak, eta ikaskidetzaren filosofia iruditan ikusteko aukera izango da. Orereta Ikastolak guraso, ikasle eta langile guztiak deitu ditu jaian parte hartzera. Hitzaldia Aurretik aipatutakoak ez dira baina, Orereta Ikastolak antolatu dituen bakarrak. Hitzaldia ere egingo dute hilaren 30ean (asteartea). Seaskako zuzendari Hur Gorostiagak eta Bernat Etxepare Lizeoko irakasle Ihintza Ostolazak Ipar Euskal Herrian euskarak dituen erronkataz mintzatuko dira. Orereta Ikastolaren Linoko egoitzan izango da hori 20:00etatik 21:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.