Berritasun erakargarriak daude Trintxerpen eta Donibanen.
Pasaiako kirolguneetan
helduentzako hamalau ikastaro eskainiko dituzte aurtengo udan, eta tartean badira lau berritasun. Trintxerpen oihal akrobatikoak eta TRX ikastaroak egongo dira aukeran eta Donibanen: Paddle Board eta piraguak.
Instalazioen erabilera, ohi bezala, partekatua izango da. Hau da, Trintxerpe eta Donibaneko kirolguneetako bazkide guztiek instalazio guztiak erabili ditzakete nahieran; bereziki, Trintxerpeko instalazioak itxita daudenean, hau da, uztailaren 16tik abuztuaren 15a bitarte. Donibaneko kirolgunea uda osoan izango da zabalik.
Udalak gogorarazi du bazkideek tarifa finkoa dutela aukera. Hileko 35 euro ordainduta, bazkideek aukera izango dute instalazio guztietako jardueretan parte hartzeko, edozein ordutegitan.
Kirol Instalazioen ordutegia
Donibane
- Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 21:00ak arte,
- Larunbatetan: 9:00etatik 19:00ak arte.
- Igandeetan: 09:00etatik 13:00ak arte.
Trintxerpe
- Aste barruan: 09:00etatik 22:00etara
- Asteburuan: 09:00etatik 13:00etara.
Informazio gehiago: