Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

'Lezo operazioa II': autobus berdea

Lezo hankaz gora izango da larunbatean. Allerruk Preferentera igotzeko itzuliko partida jokatuko du Zumarragan, eta 2-1eko aldea defendatuko du.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2017/05/25
allerru.autobusa

Partidara joateko autobusaren kartela.

Lezo operazioa-ren lehen zatia joan den larunbatean izan zen Plazeta futbol zelaian. Ohorezko Preferentera igotzeko kanporaketako lehen norgehiagoka, joanekoa, 2-1 irabazi zion Allerruk Zumarraga-Urretxuko Urolari. Emaitza hobea izan zitekeen, 2-0 aurreratu zirelako lezoarrak bigarren zatian, baina kanpokoek duten indarra baliatu, eta Allerru hoberen zegoenean 2-1ekoa egin zuten. Ez da emaitza guztiz txarra, baina erne ibili beharko dira, oso adi, lezoarrak etzi (larunbata) itzuliko partidan: Argixao zelaian da, 17:30ean hasita. Eta azken aldian mezuak herriz herri zabaltzen dituzten autobusen antzera (laranjak, moreak), lezoarrek larunbatean berde koloreko bat (sentimenduan behintzat) eramango dute herritik Argixaoraino. Mezu argi batekin: Allerru Preferentera doa. Hori da Lezo operazioa II-ren mezua, jokalariek zaleen babes osoa izango dutela mailaz igotzeko partida erabakiorrean. Hori bai: autobus berdea ezingo dute lezoarrek euren atearen aurrean jarri Urolaren golak eragozteko, hori debekatuta dago, ustelkeria kasutzat joko lukete. Joanekoan bezala, elastiko eta bandera berde eta zuriak ez dira faltako. Autobus bat behintzat aterako da Lezotik eta herritar askok euren ibilgailu propioa erabiliko dute Zumarragara joateko. Zabarreren lehorreratze antzekoa izango da. Talde sendoa da Urola. Joko zuzena egiten du. Ondo jarrita egon ohi dira jokalariak, eta falta, korner eta antzerako jokaldiak ondo erabiltzen dituzte, horietan sortzen diren bigarren jokaldiak ondo baliatuz. Hori ondo dakite zuri-berdeek. Gol bat sartuko balute Alerrukoek, kanporaketaren balantza euren alde nabarmen jarriko litzateke. Lezotik autobusa larunbateko 15:00etan aterako da. Tokiaren erreserba Plazetan egin behar da (helduek 10 euro, haurrek 5). Denek bultza dezatela autobusa eta taldea igoerara!  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.