Bederatzigarren ekitaldia du honakoa igeriketa egokituko sariak.
Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.
Sara Carracelas, igeriketa egokituko saria antolatu dute larunbaterako Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan. Bederatzigarren ekitaldia du honakoa sariak, eta Oarsoaldeko Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuko du.
Elbarritasunen bat duten igerilariek hartuko dute parte lehiaketan, proba eta estilo ezberdinetan. Guztira 60 kirolaritik gora parte hartzea aurreikusi dute antolatzaileek.
Igeriketa proba dela eta, Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da erabiltzaileentzat 15:00etatik aurrera.