Bigarren sailkatu da Ayestaran bitxitegia, eta hirugarren, Iztietako Gurutze Gorria.
Begi Optikak irabazi du erakusleiho lehiaketa.
Begi Optika saltokiak atondu du egokien erakusleihoa. Errenteriako Udalak lehiaketa antolatu zuen merkatarien artean Emakumeen Biraren harira. Erakusleihoak, txirrindularitzarekin zerikusia duten elementuekin apaintzeko eskatu zien, eta guztira 21ek hartu dute parte lehiaketan.
Begi Optikarena izan da txirrinduzaleena, eta bera izan da irabazlea. Bigarren sailkatu da Ayestaran bitxitegia, eta hirugarren, Iztietako Gurutze Gorria.
Jon Txasko Kirol zinegotziak gaur eman dio saria Begi Optikako jabeari. Lore sorta eta diploma jaso ditu.
Txaskok eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten saltoki guztiei, eta baita lehiaketan parte hartu ez, baina erakusleihoa apaindu dutenei, “egun horietan Errenteriako kaleak kolore biziz jantzi dituztelako”.
Emakumeen Biraren harira antolatutako argazki lehiaketak zabalik jarraitzen duela gogorarazi du bestalde, “hilaren 30a arte dute aukera parte hartu nahi dutenek”.