Oarsoaldeko errealitate ekonomikoaz gogoeta egiteko saioa egingo dute asteartean, hilak 30, Ekonomia Gurean zikloaren barruan, tokiko garapena eta ekonomian aditua den Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Mikel Navarrok, Pasaiako Portuko ordezkari modura Maider Elizasuk, eta Tumaker enpresako Aitziber Eizagirrek. Behemendik eta Oarsoaldea Garapen Agentziak ere egingo dute ekarpena solasaldi horretan, bideo bidez.
Xenpelar Etxean izango da solasaldia. Tokikom-ek antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eta oarso bidasoko hitzaren laguntzarekin. 11:00etan hasiko da solasaldia.