Hasi da sagardoaren festa
Abian da Oiartzungo XXVIII. Sagardo Eguna. Oiartzungo bertso eskolako bi kidek egin dute txotxa, bina bertso kantatuta.
Hamabost sagardogileren zukuak dastatzeko aukera egongo da, eta horietako hiruri aitortza egin diete: Oiartzungo Baleio eta Ordo-zelai eta Lesakako Linddurrenborda.
Sagardoa bukatzearekin batera amaituko da festa ofizialki. Ari duen beroarekin, azkar izango dela dirudi…
[Astelehenean argazki galeria]
