Indartsu hasi da Musikaz Blai Trintxerpen. Lehengo ostegunetik festa giroa sumatzen da barrutian, eta batez ere, asteburuan, musika eta dantza besterik ez da izan Euskadi Etorbidearen inguruan.
Larunbatean txistularien alardea izan zen, hamargarrenez, eta atzo, berriz, Iñude eta Artzainen konpartsak girotu zituen bazterrak, eguerdian. Bigarren urtez irten dira dantzara Iñudeak eta Artzainak Trintxerpen, ohiko pertsonaiekin lagunduta, desfile koloretsuan. Desfilea bukatuta, herri bazkaria, eta arratsaldean, berriz ere dantzara, erromerian, guztia, Serafin Esnaola plazan.
Ikasleen kontzertuak
Musika eskolako ikasleen kontzertuek osatuko dute lan egunetan Musikaz Blai jaialdiaren egitaraua, asteburura begira, berriz ere, indarrak hartzeko. Hango eta hemengo abesbatzak, gaita joleak, akordeoi orkestra… eta baita dantza solte txapelketa, bere 62. aldian.
Egitaraua