Itsasorik gabeko abordatzea antolatu du ostiralerako Gaztañoko Sorguneak.
Abordatzea egingo dute Arramendin ostiralean.
Itsasorik gabeko abordatzea antolatu du ostiralerako Gaztañoko Sorguneak. Itsasorik ez, baina ura ez da faltako, ezta piratak ere, haur eta gurasoei begira antolatutako ekintzan. Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian egin dute zita 17:00etan parte hartuko dutenek, aurretik ordea, beharrezkoa da
izena ematea, eta horretarako asteazkena dute azken eguna (hilak 31). Arramendiko kaskora joango dira eta bertan egingo dute abordatzea. Antolatzaileek aldatzeko arropa eta toalla bat eramatea eskatu diete parte hartzaileei.
Materiala, guraso guztien artean ordainduko dute.
Hurrengo egunean berriz, gamusino gaua antolatu dute. Arramendiko kaskoan kanpaldia egingo dute eta ausartenak gamusino bila abiatuko dira. Ipuinak, sua… gau magikoa egiteko elementu guztiak bilduko dira Arramendin.