Indarkeria matxistaren biktimen arretarako protokoloa, biharko plenoan
Erakundeen arteko jarduera eta koordinazio protokoloa hobetzeko proposamena bozkatuko dute bihar.
Hileroko ohiko plenoa egingo dute bihar, 19:00etatik aurrera, Arizabalon, eta onartzekoen artean, badira gai esanguratsuak, besteak beste, Gizarte Ekintza saialeko biak. Indarkeria matxista bizi duten emakumeen arretarako protokoloa hobetzeko proposamena landu dute eskualdeko tokiko erakundeek eta bihar eztabaidatu eta bozkatuko dute. Horrez gain, Pasaiako Udaleko jardueratan generoaren zeharkakotasun estrategia ezartzeko akordioa bozkatuko dute.