Eguraldi txarra egiten duenean, haurrek estalitako espazioak jolasteko izatea dute helburu.
Pablo Sorozabal plazako parkea estaltzeko lanak hasiko dituzte bihar.
Beraungo bizilagunek egindako eskaerei erantzuteko, Pablo Sorozabal plazako haurren parkea estaliko du udalak. Eguraldi txarra egiten duenean, haurrek estalitako espazioak jolasteko izatea dute helburu. Lan horiek, bihar hasiko dituzte eta 11 aste iraungo dutela aurreikusi du udalak. Lanak eskatzen duten neurrian, parkeak itxita egon beharko duela aurreikusi dute.