Jaiekin batera abiatuko du birziklatzearen alde eta errausketaren aurkako Gu birziklatuz zoriontsuago goiburua duen kanpaina Lezon Ondo Ai Gea taldeak.
Udalarekin biltzeko nahia agertu zuten Lezon Ondo Ai Gea taldeko kideek joan den otsailean.
Lezoko hondakinen bilketa sistemaren aldaketarekin kezkatuta azaldu da Lezon Ondo Ai Gea taldea. Zalantzarik ez dute, atzera egingo dutela hondakinen bereizketan eta birziklatzean, eta momentuz Altamira auzora mugatuta badago ere bost edukiontzien esperientzia pilotua, udalak udan udalerri osora zabalduko duen ustea du Lezon Ondo Ai Gea taldeak. Horren harira, birziklatzearen aldeko eta errausketaren aurkako kanpaina abiatuko du Mendekoste Jaiekin batera.
“Lezoarrok %28ko bereizte maila batetik %80 pasa gara. Bilketa sistema aldatuta guk argi dugu atzera egingo dugula”, esan dute taldekideek. Birziklatze mailan atzera egiteak helburu argia du gainera Lezon Ondo Ai Gea taldearen esanetan, “Lezoko Udalak Gipuzkoar guztien kontra eraiki nahi duen errauste planta elikatzea eta bultzatzea. Arduragabekeria galanta iruditzen zaigu”. Erantzule egin ditu EAJ eta PSE-EEko zinegotziak.
Jesus Mari Martiarena alkatea galdeketaren alde eta inposatzearen kontra zegoela esan zuela publikoki nabarmendu du taldeak, bestalde, “gaur berriz, akordioa eta parte hartzea baztertzen ditu. Hondakinen mahairik ez du martxan jarri, eta elkarrizketa bide guztiak itxi ditu”. Elkarrizketarako “itxikeria” bera egotzi dio Lezo Garbia taldeari, “beraiekin hitz egiteko ahalegina egin badugu ere, ez dugu erantzun positiborik jaso”.
Lezon Ondo Ai Gea taldeak kanpaina abiatuko du.
Eskaera udalean eta giza katea
Ostiralean hasiko dira mendekosteak, eta jaiekin batera abiatuko du
Gu birziklatuz zoriontsuago goiburua duen kanpaina Lezon Ondo Ai Gea taldeak. Tiñelu Elkarteak Lezon Ondo Ai Gea taldearen esku utzi du sagardo egunaren irekiera eta ekitaldi hori baliatuko dute kanpainari hasiera emateko. Lezon bizi eta beraien zintzilikarioa mantendu nahi duten familiek eskaera sinatuko dute udalean aurkezteko. Horrekin batera, zintzilikarioetan itsasteko pegatinak banatuko ditu taldeak.
Birziklatzearen alde eta errausketaren aurkako giza katea ere deitu du Lezon Ondo Ai Geak. Ekainaren 16an, ostiralarekin egingo dute
Lezon %80 birziklatu. Errausketarik ez! lelopean 19:00etan.