Ekonomia Gurean solasaldia Errenteria-Oreretan
Streaming bidez jarraitu dezakezu, zuzenean.
Ekonomia Gurean zikloaren barruan, eskualdeko errealitate ekonomikoaz hausnartzeko saioa egin dute gaur, Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Hizlariak, ondokoak: tokiko garapenean eta ekonomian aditu Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Mikel Navarro; Pasaiako Portu Agintaritzako ordezkari Maider Elizasu, eta Tumaker enpresako Aitziber Eizagirre. Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak ere parte hartu dute jardueran, bideo bidez.
Hitzaldia Tokikomek antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eta OARSO BIDASOKO HITZAren laguntzaz.
Solasaldia zuzenean ikusteko aukera izan da, streaming bidez. Alta, bideo osoa Ekonomia Gurean-en webgunean ikus daiteke.
