Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jai parekideagoak nahi dituzte Oarsoaldeko lau udalerriek

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek, jai parekideago eta barneratzaileagoak lortzeko asmoz, iniziatiba berria jarri dute martxan elkarlanean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/05/30
madalenak.txupinazoa

Irudian madalenetako txupinazoa.

Oarsoaldeko lau udalerrietan jaien testuinguruan ere emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko eta jarrera matxistak gaitzesteko iniziatibak eta kanpainak egin dituzte. Horietako batzuk, modu bateratuan antolatu dituzte lau udalek Berdintasunerako Mahai Teknikotik. Hasitako bideari jarraipena eman nahi diote orain Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek, jai parekideago eta barneratzaileagoak lortzeko asmoz, eta horri begira iniziatiba berria jarri dute martxan elkarlanean. Helburu nagusia Oarsoaldeko jaiak genero ikuspegitik aztertzea da, eta indargune eta ahuleziak kontuan hartuta plangintza bat lantzea jaiak parekideago eta barneratzaileagoak egiteko. Prozesua abiatu dute dagoeneko eta lan hori egiteko Elhuyar Aholkularitzaren laguntza dute lau udalek. Oiartzun, Errenteria, Pasaia eta Lezoko izaera ezberdineko hainbat jai aukeratuko dituzte aztertzeko, “kultura, gastronomia, usadio paganoekin… lotura duten jarduerak aztertuko ditugu, eta lanketa horretan Oarsoaldeko jaietan zeresana duten mota ezberdinetako eragileak inplikatu nahi ditugu”. Azterketa egiteko beharrezkoa duten informazioa ordezkari politiko, udal teknikari, kultur elkarte, elkarte gastronomiko eta kolektibo feministetatik eskuratuko dute eragile horiekin egingo dituzten elkarrizketen bidez. Horrekin batera jaien gaineko komunikazioa eta dokumentazioa aztertuko dute, eta festa zein dinamika jakinen behaketa egingo dute. Ez dute horretara mugatu nahi ordea, eta herritarren iritziak ere izango du leku azterketa horretan. Ekarpenak jasotzeko talde gogoetak antolatu dituzte horretarako lau herrietan. Errenteria-Oreretan, uztailaren 5ean egingo dute saioa 18:00etatik aurrera Merkatuzarren; Oiartzunen, iraila amaieran; Pasaian, iraila amaiera eta urriaren hasiera artean; eta Lezon, urriaren hasieran. Prozesuaren eta bilera deialdien xehetasun gehiago emango dituzte datozen asteetan, baina edozein zalantza argitzeko udaletako Berdintasun sailekin harremanetan jar daitezke interesdunek: Errenteriako Berdintasun saila, 943 44 95 76; Pasaiako Berdintasun saila, 943 00 43 20; Lezoko Berdintasun saila, 943 52 10 94; Oiartzungo Gizarte Zerbitzuak, 943 49 05 52.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.