Datorren astean hasiko dituzte berritze lanak eta lau aste iraungo dute.
Lanak herriko merkataritza dinamizatzeko baliagarri izan nahi dute.
Azokako komunak berritzeko lanak egingo dituzte Trintxerpen. Udalak gaur iragarri duenez, astelehenean hasiko dira langileak lanean eta lau astetan bukatzea aurreikusia dute.
Obrek 19.013,03 euroko aurrekontua dute, gehi %20 beza, eta Hirigune deritzan programaren bidez finantzatuko dituzte. Udalak jakinarazi duenez,
Laurak Bat elkartearekin adostu ditu azokako berritze lanak, herriko merkataritza hobetzeko eta dinamizatzeko helburuz.
Obrak dirauten bitartean Azokako erabiltzaile eta merkatariei lehengo pisuko komunak erailtzeko eskatu die udalak, eta, bide batez, igogailua erabiltzeko aukera dutela ohartarazi du. Eragozpenengatik barkamena eskatu du aldez aurretik, eta lanekin merkatarien eta erabiltzaileen erosotasuna hobetu nahi dutela nabarmendu du.
Azkenik herritarrak hurbileko establezimenduetan kontsumitzera animatu dituzte, “Pasaiaren eta bere garapenaren alde eginez”.