Gaueko ibilaldia antolatu du Trintxerrek, Aralarretik.
Urte berezia du
Trintxer Mendi Taldeak, eta antolatutako ekitaldiak ere, neurri berean, berezi bezain erakargarriak izaten ari dira. 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, gaueko ibilaldi bat antolatu du, Aralarretik, ekainaren 10erako.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, 20:30ak inguru elkartuko dira Trintxer elkartean, eta autobusez Lizarrustiko bentara arteko bidea egingo dute. Bentan afaldu eta gero, 23:30ak inguruan abiatuko dira, Lareo zeharkatuta Txindokiraino iritsi eta tontorrera igotzeko. 06:00etarako gailurrean egon nahi dute, bertatik egunsentia ikusteko. Azkenik, Larraitzera jaitsi eta han hartuko dute autobusa etxera bueltan etortzeko.
Irteeraren prezioa oraindik ez dute zehaztu, baina ahal bezain merkea izango dela agindu dute. Edonola ere, interesdunei izena aste honetan bertan emateko eskatu diete, batez ere bentan zenbat lagunek afalduko dute zehaztu behar dutelako. Ondoko telefono zenbakietara dei daiteke: 943 39 07 21 edota 679 233 660.
Etapari buruzko informazioa