Udaleku irekietan plazen muga 180koa bazen ere, udalak erabaki du jaso diren 206 eskaerak kontuan hartzea, zozketarik gabe.
Uztailaren 3tik 28ra da aurtengo Udan jostatzera.
Behin izen emate epea bukatuta, Lezoko Udalak jakinarazi du 206 izango direla haurrentzako udaleku irekietako partaideak. Berez, 180koa zen plazen muga, baina toki horiek esleitzeko zozketa egin beharrean, erabakia izan da eskaera den-denak kontuan hartu, eta 206 haurrei aukera ematea udaleku irekietaz gozatzeko.
Horren berri, eta udalekuen martxaren berri emateko, izena emana duten haurren gurasoei bilerarako deia egin diete: ekainaren 6an (asteartea) egingo dute bilkura, 16:30ean, Gezala Auditoriumean.
Uztailaren 3tik 28ra egongo dira abian udaleku irekiak. Bertan, Lezon erroldatuta dauden haurrek nahiz Lezon ikasten duten 3tik 12 urtera arteko gaztetxoek izango dute
Udan jostatzera udalekuetan parte hartzeko aukera.