Larunbatean 12:00etan Foru plazan egingo du mosaikoa Gure Esku Dago iniziatibak.
Demoarsoaren galdeketaren harira egin zuten Lipduba Herriko plazan amaitu zuten. ARGAZKIA: Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago
Errenteria-Oreretako Gure Esku Dinamikak deituta, erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoa egingo dute larunbatean. Demoarsok antolatutako herri galdeketa egin zuten Oarsoaldean martxoaren 19an eta orain, ekainaren 10ari begira jarri dira. Egun horretan Bilbon erabakitzeko eskubidearen aldeko Itun Herritarra partekatu eta gizarteratu nahi dute, eta egun horri behar besteko oihartzuna emateko eta motorrak berotzeko, errenteriarren galdera ikurra irudikatuko dute.
Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera eta bide batez kamiseta eramateko eskatu diete bertaratzen direnei. Zita, larunbatean (ekainak 3) Foru Plazan 12:00etan.