Asteburuan indarkeria matxitak hildako azken hiru emakumeen heriotzak salatzeko elkarretaratzeak antolatu ditu gaurko Bekoz Beko elkarteak. 19:30ean dira elkarretaratzeak, Antxoko Gure Zumardian, eta Trintxerpeko Gernika plazan.
Bekoz Beko herritarrak mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu. “Berriz ere kalera atera behar dugu, emakume izateagatik hitzen gaituztelako oihu egin eta nazkatuta gaudela esatera”, adierazi dute deitzaileek, eta “lakra matxistaren kontra ahotsa altxatzera” deitu dute.