Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduk aurrekontuetarako ekarpenak egitera deitu ditu herritarrak

Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuan erabakitzen dena betetzen dela zorrotz zainduko duela iragarri du koalizio abertzaleak.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/06/01
San Pedro parte hartzea

San Pedroko udal aretoan, barrutiko behar sozio kulturalen gainean egin zen parte hartzea.

Martxan da Pasaian partaidetzazko aurrekontuak adosteko prozesua, astelehenetik. Ostiralean aurkeztu zuten prozesua, Arizabalon, eta gaur, Pasaiako EH Bilduk “bere irakurketa” plazaratu du abiatu berri duten parte hartze prozesuaren gainean. “Zinez pozten gaitu EAJk eta PSE-EEk halako pausua eman izanak eta herritarrekin udal gaiak lantzen hasi izanak, inoiz ez delako berandu”, adierazi dute. Izan ere, koalizioak gogora ekarri du iraganean Pasaian koalizio abertzalearen gidaritzapean egin diren bestelako parte hartze prozesu askoren ondorioak, udal gobernuak “tiraderan gordeta” dituela. Zehazki Antxo Eraikiz, eta Ondartxori buruzko parte hartze prozesuak ekarri dituzte gogora, baita kaiko Herreraren ordenazioaren gainekoa ere. “Udal gobernuak kontuan hartu beharko luke prozesu horietan Pasaiako herritar askok hartu zutela parte, eta haien ilusio, gogo eta ahaleginak ere tiradera horietan dauzkatela”, gaineratu dute. Horregatik prozesu haietan adostutakoak berreskuratzeko eskatu diote gobernu taldeari: “Udal gobernuak benetan herritarren parte-hartzean sinisten badu, tiradera horiek ireki eta herritarren proiektuak aurrera eraman beharko lituzke, bestela, aurreko asteko argazkia itxurakeria hutsa dela egiaztatuko litzateke”, gaineratu dute. Bien bitartean, aurrekontuen inguruko prozesuan, “gobernuari erabateko gardentasuna” exijituko diotela agindu dute, “bai herritarrekiko baita, orain arte ez bezala, oposizioko alderdiekiko ere”. Era berean, prozesuaren ondorioak errespetatzeko eskatu diote gobernuari, “nahiz eta bere interesen kontrakoak izan”. EH Bilduk “Pasaitar guztiei dei egin die prozesuan parte hartzera eta erabakitakoa aurrera eramateko exijitzera, bai prozesu honetan erabakitakoa, eta baita, noski, aurrekoetan erabakitakoa ere”. Azkenik, EH Bilduk, prozesuan erabakitakoak adostutakoak errespetatuko direla “zorrotz” zainduko duela agindu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.