Elkartasun Eguna antolatu dute ekainaren 10erako (larunbata), eta egitarau zabala prestatu dute egun osorako.
Denak Ala Inor Ez dinamikako kideen agerraldia.
Elkartasun Eguna antolatu dute ekainaren 10erako (larunbata), eta egitarau zabala prestatu dute egun osorako. Erakusketak zabalduko du eguna. Bertan presoek egindako eskulanak ikusteko aukera izango dute Agirre Lehendakariaren plazara hurbiltzen direnek. Preso eta iheslarien borrokak eta desobedientzia izango dituzte mintzagai 10:00etatik aurrera antolatu duten mahai inguruan.
Horiek amaituta bazkariaren txanda helduko da, eta horretarako txartelak salgai dira dagoeneko Oreretako Sindikato tabernan, Oiartzungo Amaxkar tabernan, Hernaniko Garin tabernan eta Usurbilgo Aitzaga tabernan.
Manifestazioa
Elkartasunaren Egunaren barruan manifestazioa deitu dute arratsaldean. 17:30ean abiatuko da Herriko plazatik
Denak batuz herria askatu! goiburuarekin. Eguna amaitzeko, berriz, kontzertuak antolatu dituzte. 22:00etan hasiko dira eta The Friday’s Crew, Ardi Baltzak, Egurra ta Kitto eta Txapel Punk taldeek joko dute.