Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren proiektua definitzeko hirugarren saioa egingo du bihar Marea Gorak. Xenpelar Etxean 18:00etan hasita.
Marea Gora prozesuaren barruan etxebizitza komunitarioen gaineko jardunaldia egingo dute bihar.
Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren proiektua definitzeko hirugarren saioa egingo du bihar
Marea Gorak. Xenpelar Etxean 18:00etan hasita, aurreko saioan landutakoaren emaitzak azalduko dituzte (sarrera baldintza eta programa arkitektonikoa) eta etxebizitzaren antolaketaren gaineko hausnarketa proposatuko dute.
Marea Gora, Errenteriako haur, nerabe eta gazteen parte hartzea sustatzeko udalak abiatutako prozesua da. Udalarekin batera, Hiritik At, Urtxintxa eta Hiru Damatxo elkarteak ari dira prozesua gidatzen, eta Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioarena prozesu horretan sortutako proiektuetako bat da.