Oarsoaldeko ikastetxeetako 4 eta 10 urte arteko 400 haurretik gora hartuko dute parte judo jaialdian.
400 haur baino gehiago bilduko dira
Haurren Judo Jaialdia egingo dute igandean Sayoa Judo Elkarteak antolatuta eta Errenteriako Udalak babestuta. Oarsoaldeko ikastetxeetako 4 eta 10 urte bitarteko 400 haurretik gora hartuko dute parte jaialdian. Zortzi lehiaketa arlo ezberdin izango ditu jaialdiak, eta kirola eta alderdi ludikoa uztartuko ditu.
Beroketa jokoak egingo dituzte lehenik parte hartzaileek, eta ondoren, randoris edo borroka simulazioak egingo dituzte. Helburua ez da lehian aritzea, eta hori dela eta amaieran ez da irabazlerik ez galtzailerik izango. Probak amaituta, kirolari guztiek diploma eta domina jasoko dute.