Juan Diego Ingelmo Benaventeren (Burriana, Castello, Herrialde Katalanak) Xanti lanak irabazi du kartel lehiaketa jaso dituen 19 puntuekin.
Ezkerrean herritarrek aukeratutako kartela, eta eskubian madalenak iragarriko dituen kartel irabazlea.
Aurtengo madalenetako irudia izango dena aukeratu du gaur eguerdian epaimahaiak. Urrutitik heldu da, Burrianatik (Castello, Herrialde Katalanak), zehazki, bertako Juan Diego Ingelmo Benaventeren
Xanti lanak irabazi baitu jaso dituen 19 puntuekin. Irabazleak 1.050 euroko saria jasoko du.
Hemeretzi lan aurkeztu dituzte kartel lehiaketara, eta Jon Collar Kultura zinegotziak esan duenez “lan zailagoa” izan dute aurten epaimahaikideek, “aurkeztutako lanak oso ezberdinak ziren eta baloratzeko garaian oso zaila izan da alderatzea batzuek eta besteak”.
Harrigarria iruditu zaio Collarri ere herritik kanpoko jendea aurkeztea lehiaketara, “irabazlea kasu”. Lan horretan konposaketa baloratu duela epaimahaiak gaineratu du. Beste urteetan errepikatzen diren “topikoak” gutxiago izan direla nabarmendu du, bestalde, “Xanti eta Maialen eta madalenak dira errepikatzen diren horiek, eta aurten ez da horrela izan”.
Herritarrek ere eman dute iritzia eta aukeratu dute gustukoen zuten kartela. Oier Esteban Sauce errenteriarraren lana izan da onena azken horien ustez. 245 lagunek hartu dute parte bozketan eta Estebanen lanaren alde 45 lagunek egin dute.