Sanjuandarrek Oiarbide sagardotegira egindako irteerarekin hasi dituzte urteurrenari lotutako ospakizunak.
Donibaneko Itsas Mendi elkarteko lagunak, Oiarbide sagardotegiaren kanpoaldean.
Itsas Mendi elkarteko kideek, garai bateko mendi irteera berreskuratuz hasi dira ospatzen 50. urteurrena. Lehengo igandean Oiarbide sagardotegiraino oinez joan ziren, eta han bazkaldu zuten. 90 lagun elkartuko ziren sagardotegian; haur, heldu, gazte… eta giro paregabean bazkaldu zuten.
Urteurrenari lotuta hurrengo ekitaldia hilaren 25ean ospatuko dute, sanjoan festetan. Lehenik dantzari txikiak irtengo dira kalea animatzera, eta ondoren dantzari beteranoek emanaldia eskainiko dute plazan.
Dantza erakustaldiaren ondoren herri bazkaria izango da frontoian. Bazkarirako txartelak Patxiku, Pari Berri eta eta Ontziola tabernetan jarriko dituzte salgai, 20 euroan helduen txartelak, eta 10 euroan haurrenak.