Herri lasterketen zaleek zortzi proba dituzte aukeran abuztura arte
Triatloia, mendiko lasterketak eta asfaltoko krosak egingo dituzte Oarso Bidasoko herrietan .Horietatik bi berriak dira .Oiartzungo Intxixu Trailen laugarren ekitaldia prest da
- Etzi (igandea 4). Donibaneko Sprint?Triatloia. Izena emateko epea bukatuta. 10:30ean aterako dira emakumeak eta 10:45ean gizonak, Bizkaia plazatik. Trafikoan aldaketak eragingo ditu.
- Etzi (igandea 4). Irunen, Zelaia elkartasun lasterketa, 6,8 kilometrokoa. 11:00etan aterako da Urdanibia plazatik. Izena emateko Kirolprobak-en webgunean.
- Hilak 10. Trintxerpeko Herri Lasterketa, Illunberen 30. urteurrenaren harira. 17:00etan aterako da Euskadi etorbidetik. Bide motza (4 kilometro) eta luzea ditu (8 kilometro). Izen ematea Herrikrosaren webgunean.
- Hilak 11. Oiartzunen, Intxixu Trail Mendi Lasterketa Ergoien auzotik abiatuta. Bide motza (15,5 kilometro, irteera 10:00etan) eta luzea (29,5 kilometro, irteera 09:00etan) ditu. Izen ematea Herrikrosaren webgunean.
- Hilak 17. Errenteria-Oreretan, Gaztañoko Krosa, 6,5 kilometrokoa. Irteera 10:30ean Gaztañon. Izen ematea Herrikrosaren webgunean.
- Hilak 24. Irunen, San Martzialera XLI. Igoera, 3,6 kilometrokoa. 10:30ean aterako dira Urdanibia plazatik. Izen ematea Kirolprobak-en webgunean.
- Uztailak 2. Antxon, San Fermin Krosa, 8 kilometrokoa. 11:00etan hasiko da Zumalakarregi kaletik. Izen ematea Herrikrosaren webgunean.
- Uztailak 25. Irunen, Santiagoko Krosa, 8,2 kilometrokoa. 10:30ean hasiko da Santiago auzoan. Izen ematea Kirolprobak-en webgunean