Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Heziketarako, prestakuntza

Kirol eskoletan aritzeko begirale ikastaroa eskainiko du Pasaiako Udalak, futbol eta hockey eskoletan ari diren edo aritu nahi duten begiraleei zuzenduta.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/06/02
Bolo-bolo dabil gaia. Asko hitz egiten da kirol begiraleen prestakuntzaz. Errazegi, ziurrenik. Prestakuntzaren beharra egon badago, zalantzarik ez da; baina azken urteetan urratsak egin dira lurralde osoan. Norabide horretan, Pasaiako Udalak plazaratu berri duen ikastaroa da adibideetako bat. Kirol eskoletan aritzeko begirale ikastaroa eskainiko dute hilabete honetan, futbol eta hockey eskoletan ari diren edo aritu nahi duten begiraleei zuzenduta. Orain dela hiru urte egin zuten, lehendabizikoz, antzeko eskaintza bat. Pasaiako Udaleko kirol teknikaria da Ibai Saavedra, eta, azaldu duenez, “haurrekin aritzeko begirale euskaldunak prestatzea eta begiraleen erreleboa bermatzea” dira ikastaroaren helburuak. Ez dute ausaz erabaki eskaintza futbol eta hockey eskolei bideratzea. Begirale eskasia dute aipatu eskoletan, eta haien eskariz sortu dute ikastaroa. Pasaian, gainera, 0-12 urte bitartean, ez dago Eskola Kirola programaz kanpoko beste kirol eskaintzarik. Horregatik da ikastaroa Lehen Hezkuntzako haurrak entrenatzen dituztenentzat, 3. eta 6. maila arteko ikasleekin lanean ari direnentzat. Edonola ere, Saavedrak azaldu duenez, ikastaroan izena emateko ez da ezinbestekoa aurrez begirale gisa aritu izana. Hori bai, derrigorrezkoa da 16 urteak beteta edukitzea, eta baita euskaraz jakitea ere. Hilaren 12tik 17ra egingo dute ikastaroa, astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 12:00etara. Gaur ixtekoa zuten izena emateko epea, baina, kirol teknikariak adierazi duenez, datozen egunotan ere onartuko dituzte izen-emateak, www.pasaia.eus webgunean. Doan izango da ikastaroa. Azken urteotan Realaren fundazioaren bitartez Gipuzkoa osoan “antzeko ikastaro asko” eskaini dituztela azaldu du Saavedrak. “Fundazioak bere gain hartu nahi izan du prestakuntzaren arduraren zati bat”. Kirol teknikariak gaineratu duenez, eskualde guztietan horri esker bete dituzte gutxiengo batzuk. Ikastaroa, beraz, lehen urratsa da: “Ulertzen dugu orain arte haurrekin aritu diren begirale horiek ez dutela gutxieneko prestakuntzarik jaso”, hasi du azalpena Saavedrak. “Kasu honetan, gutxieneko prestakuntza hori eduki dezaten aukera eman nahi diegu, eta, era berean, bide bat zabaldu nahi dugu begirale horiek euskaldunak izan daitezen”. Teknikariaren hitzetan, kirol elkarte horietan haurrentzako eskaintza euskaraz izan dadin “bermatuko” lukete horrela. Haur eta nerabeekin aritzeko beharrezkoa da oinarrizko prestakuntza. Inor gutxik du zalantzarik horretan. “Baina argi dago inoiz eta inon ez dagoela nahikoa prestakuntzarik”, ohartarazi du Saavedrak. Behar horri segika ibiliko da ikastaroaren helburua. “Haurrekin eta nerabeekin aritzen diren ikur edo eredu horiek gutxieneko prestakuntza behar dute”. Zehaztuta dauden formakuntzak direla azaldu du kirol teknikariak. “Realaren fundazioak oso egokitzapen onak egiten ditu alde horretatik”. Hutsunea, hala ere, ez dago prestakuntzan soilik. Kopuruan ere zuloa dago. Begirale gehiago behar dira. Alde horretatik, prestakuntza bermatzea bezain garrantzitsua da jende gehiago biltzea eta begiraleen erreleboa bermatzea, hor sortzen direlako, askotan, bestelako gabezia larriagoak. “Kirol eskoletan, aukera izanez gero, erreferentzia izango diren pertsona onenak hautatzen dituzte, baina hor ere, askotan, jende gehiago behar izaten da”, nabarmendu du teknikariak. Ohartarazi duenez, jende faltak behartuta, askotan, “edozein pertsonari” ematen zaio prestatzaile gisa aritzeko aukera, horrek daukan arriskuarekin. Horregatik, hain zuzen, halako eskaintzak “maiztasunez” egitearen aldekoa da Saavedra, “oso aldakorra” den errealitate bati behar bezala erantzun ahal izateko: “Denentzat onuragarria izaten da beti jende berriari atea irekitzea”. Eskola kirola eta eskolak Gipuzkoako Foru Aldundiak ere on-line ikastaro bat eskaintzen du urtean bitan, baina Saavedrak nabarmendu duenez, Eskola Kirola programaren barruan ari diren begiraleentzat pentsatutako prestakuntza izaten da hori gehien bat. Aurten, 25 urte bete ditu Eskola Kirola programak, eta Gipuzkoan bete-betean da gogoeta prozesua. Aldundiak lantalde bat osatu du programaren hainbat korapilo aztertzeko. Programaren onurak defendatu ditu Saavedrak: “Oso eredu interesgarria da Gipuzkoakoa. Azken 25 urteotan landutako ereduari esker da gaur egun Gipuzkoako kirola hain anitza maila guztietan. Eredu horrek oso emaitza onak eman ditu, bai eliteko kirolean, eta baita maila ertainean edo txikian ere”. Gauzak berrikustea “komenigarria” izaten dela uste du, hala ere, kirol teknikariak, baina “giltzarri” izan diren arloei eustearen aldekoa da. Alde horretatik, kirol eskolen ibilbideak, orain arte bezala, osagarria behar duela sinetsita dago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.