Jendetza hartuko du igandean Donibanek, Xanju Kirol Klubak antolatutako triatloiak erakarrita.
Pasaiako Udaltzaingoak ohartarazi du hilaren 4an, igandea, IV. Pasai
Donibaneko Triatloia izango dela-eta, Donibaneko eta Jaizkibelgo sarbideak guztiz itxiko dituztela 10:30etik 12:30era. GI-3440 errepidea da moztuko dutena, Lezoko kaskoaren ondoren, eta ezingo da Jaizkibelera igotzeko bidegurutzeraino iritsi.
Honenbestez, Donibanera doazen autobusek Lezon emango dute buelta, Altamirako biribilgunean. Horregatik ordu horietan Donibanera joan behar dutenei San Pedroko motora erabiltzeko gomendioa luzatu diete.
Probaren konplexutasuna dela-eta, udaltzaingoak laguntza eskatu die herritarrei, batez ere Donibanekoei, eta 10:30etik 12:30era bitarte, behar-beharrezkoa ez badute motordun ibilgailurik ez erabiltzeko eskatu diete.
Hala ere, herritarrek herri barruan aparkatutako ibilgailuak ateratzeko aukera izango dutela iragarri dute: Meipi auzoan aparkatutako ibilgailuak Larrabideko errepidetik atera ahal izango dituzte Jaizkibeleko bidegurutzera, eta gero probako arduradunek adieraziko diete noiz atera daitezkeen Lezorantz, probako parte-hartzaileei arriskurik sortu gabe; eta Nabalaldean aparkatutako ibilgailuak Lezobiden egokitutako duten bidetik atera ahal izango dituzte.
Azkenik, informazio gehiago behar izanez gero, udaltzaingora dei daiteke 943004300 telefono zenbakira.