Hilaren 15etik 18ra bitartean egingo dute Eztena.Lau egun horietan kalean izango dira eta baita geletan ere, Errenteria arte eszenikoen topaleku bihurtzeko.
Hainbat eszenatoki izango dira Eztenan
Arte eszenikoetan lanean ari den jendearen elkargune izan nahi du Eztenak, eta ohiko zirkuitu eta programazioetan ikusten zailak diren lanak erakutsi. Aurten ere heldu da, indartsu, ziztatzeko prest, antzerkia aretoetan eskaini eta kalera ateratzeko, finean herritarren eskura jartzeko, eta urtero bezala mimo handiz antolatu dute egitarau zabala Mikelazulo Kultur Elkarteko kideek: “Harri bitxiak batuz osatutako arte eszenikoen mosaikoa eskainiko dugu”.
Hilaren 15etik (osteguna) 18ra bitartean egingo dute Eztena, eta lau egun horietan kalean izango dira eta baita geletan ere, hasi berriak eta eskarmentu handikoak nahastuta, Errenteria-Orereta arte eszenikoen topaleku bihurtzeko. Aperitibo bezala, joan den larunbatean zabaldu zuten Eztenaren barruan Alvaro Ledesma artista errenteriarraren
Marionettes erakusketa zabaldu zuten Xenpelar Etxean. 17:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke.
11 taldek hartuko dute parte aurten Eztena jardunaldietan: Kabia Teatro, Zanzara, Nisune, Txiflando, Luis Alberto Rodriguez, Tornado, Tetes de Mules, Metrokoadroka, Labea Udal antzerki Taldea, Zoruk, eta L´Alakran.
Emanaldi guztiak doakoak dira Tornado antzerki taldearen L´entresort lana izan ezik. Sarrerak bost euro balio ditu (Eztenakideek doan), eta bertara joateko erreserba egitea eskatu dute antolatzaileek. Erreserba egin beharko da ere
Marionettes performancerako eta
La conquista de lo inutil, la deriva emanaldietarako. Sarreren erreserba egiteko, 666 33 04 19 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek. Eztenakide txartela eskura dagoela ere gogorarazi dute, datorren asteko teatro egunak zein urte osoan antolatzen direnak sostengatzeko.
Egitaraua
Hilak 15, osteguna.
- Piezak: Hiroshimako zuhaitza (Kabia Teatro), Inor ez dator (Zanzara, Oaingoan bai! (Nisune), Finisterre (Txiflando), Bidea (Luis Alberto Rodriguez/ Cie. Jour le Fete), 19:00etan Mikelazulon.
Hilak 16, ostirala.
- Lapur Minak (Tornado taldea) Herriko plazan, 19:30ean.
- L´entresort (Tetes de Mules) Agirre Lehendakariaren plazako karpan, 22:30ean.
Hilak 17, larunbata.
- Marionettes erakusketan oinarritutako performancea (Metrokoadroka taldea) Xenpelar Etxean, 12:00-13:00.
- Labea antzerki tailerretako mostra (Labea Udal antzerki tailerretako taldeak) Niessen Kulturguneko areto nagusian, 17:00etan.
- Igogailua (Zoruk taldea) Niessen Kuloturguneko entsegu gelan, 19:00etan.
- L´entresort (Tetes de Mules) Agirre Lehendakariaren plazako karpan, 22:30ean.
Hilak 18, igandea.
- La conquista de lo inutil, la deriva. Herrian zehar, topagunea Niessen Kulturgunea 16:30ean.
- La conquista de lo inutil, (L´Alakran konpainia) Niessen Kulturguneko areto nagusian, 19:00etan.