Azpeitia eta Azkoitira joan dira aurten txapela eta zapia.
Iker Sarasua eta Enara Arrizabalaga, aurtengo bikote irabazlea.
Gipuzkoako Haurren 62. Dantza Solte Txapelketa lehiatu zen atzo Trintxerpen, Musikaz Blai jaialdiaren barruan. Urolako bikote batek irabazi zuen txapelketa, Enara Arrizabalagak eta Iker Sarasuak osatuta.
Bigarren postua Iker Belintxon eta Maider Aginaga lezoarrentzat izan zen, eta Villabonako Gorka Duran eta Maitane Irurzun bikotea izan zen hirugarren.
Jantzi doterenenari sariak, azkenik, Urko Puy eta Ane Jaunarenarentzat izan dira.
Guztira, hemeretzi bikotek parte hartu dute aurtengo txapelketan.
Dantzaz gain, musikaz zipriztindutako beste hamaika ekitaldi izan dira Trintxerpen azken hamabostaldian, baina honenbestez,
aurtengo jaialdiak eman ditu bereak. San Joan bezperaren zain, atseden hartuko du serafin Esnaola plazako oholtzak.