Espainiakoan ere onenak
Pasai Donibane Koxtapeko senior neskek Espainiako Trainerillen Txapelketa irabazi dute, eta talde bereko mutil gazteek zilarra.
Galizian jokatu da asteburuan Espainiako Trainerillen Txapelketa, Meiran, eta han eskuratu dute San Juango Batelerek denboraldiko hirugarren urrea. Gipuzkoakoan, Euskadikoan eta Espainiakoa, hiru txapelketetan izan dira nagusi sanjuandarrak. Meiran, gainera, garaipen sendoa erdietsi dute Batelerek. Riveirari 13 segundoko aldea atera zioten arrosek. Brontzea, Samertolameurentzat izan zen, eta Mecos eta Chapela helmugaratu ziren ondoren, hurrenez hurren. Trainerillak bukatuta, orain traineruan jarriko dituzte indar denak arraunlari sanjuandarrek. “Gogotsu” daudela iragarri dute. Mutiletan, gazteek zilarra Meirarainoko bidaia ederki probestu du Koxtapek. Batelerena ez da izan nabarmentzeko lorpen bakarra. Mutil gazteek ere borroka latza izan dute han Kaikurekin, eta azkenean bizkaitarrak gailendu zaizkien arren, zilarra ekarri dute gazteek Galiziatik. Denboraldi bikaina osatu dute Koxtapeko mutil gazteek.