Udalak aurten ere, 21 laguntzaile kontratatuko ditu, madalenetan herriko hainbat puntutan jarriko dituzten bailen zaintza egiteko.
Madalenaterako laguntzaileak kontratatuko ditu udalak.
Madalenak gero eta hurbilago daude, eta udalak aurten ere, 21 laguntzaile kontratatuko ditu, herriko hainbat puntutan jarriko dituzten bailen zaintza egiteko. Bihar zabalduko dute izena emateko epea eta interesdunek, hilaren 20a arte izango dute izena emateko aukera.
Horretarako, Udal Erregistroaren bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskaera, nortasun agiriaren fotokopia eta langabezia txartelaren fotokopia. Baldintzei dagokienean berriz, 18 urteak beteta izan beharko dituzte eskaera egiten dutenek, langabezian izan beharko dute, eta elkarrizketa bat euskaraz gauzatzeko gaitasuna izan beharko dute.