Oarsoaldea Igeriketa KEko 12 kidek parte hartu zuten Gipuzkoako selekzioarekin Gasteizen egin zen txapelketan. Berriz ere, domina asko lortu zituzten.
Gasteizen lehian izan ziren Oarsoaldea Igeriketako kideak.
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko 12 kidek parte hartu zuten, Gipuzkoako Alebin Mailako selekzioarekin, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan. Gasteizen izan ziren lehiak, Mendizorrotzan, goizez eta arratsaldez. Dominak ekarri zituzten, berriz ere, eskualdera. Honakoak:
- Urrezkoak: Leire Arozena, 4×100 estilo eta 4×100 libretan.
- Zilarrezkoak: Elene Perez 200 eta 400 estiloetan; Lucia Cemborain 200 tximeleta eta 400 libretan; Leire Arozena 200 bizkarretan; eta Asier Tellado 100 estilotan.
- Brontzezkoak: Leire Arozena 100 libretan; Ane Zuazo 100 bular eta estilotan; Jorge Ortega 100 bizkarretan.
Dominak bakarrik ez. Denbora oso onak lortu zituzten oro har Oarsoaldeko kirolari gazteek. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartetik bi nabarmendu dituzte: Elene Perezek 200 estilotan lortu zuen bi minutu, 42 segundo eta 22 ehunenekoa (Bartzelonak Espainiako Txapelketan parte hartzeko 2 ehunenekora gelditu zen), eta Jorge Ortegak 100 metroko bizkar proban lortutakoa: Bartzelonan aritzeko eskubidea lortu zuen minutu, zortzi segundo eta 83 ehuneneko denborarekin.
Honakoak, Gipuzkoako selekzioarekin lehian aritu ziren Oarsoaldeko igerilariak: Asier Tellado, Aimar Imanol Diaz Escalera, Jorge Ortega Etxeberri, Leire Arozena Ugarte, Naia Garcia Mugika, Lucia Cemborain Ruiz de Olmo, Ane Conde Jordana, Leire Parron Pinillos, Gemma Lazaro Lopez, Ane Zuazo Sarasola, June Cia Susperregi eta Elene Perez Perez.