Euria gogotik bota zuen arren, erabateko arrakasta, Donibaneko Sprint Mailako IV. Triatloian.
Euriak are ikusgarriagoa egin zuen atzoko proba.
Charlotte Mc Shane eta Urko Herran. Horiexek dira atzo Donibanen egin zen IV. Sprint Triatloiaren irabazleak. Emakumeen frogan,
Mc Shan australiarra nagusitasun da beste behin, nagusitasun osoz, eta bigarren postuan bere herrikide Tamsyn Moana-Veale helmugaratu da. Hirugarren postuan iritsi da Ihanire Urteaga Cid, Aloña Mendi kirol elkartekoa.
Gizonetan, berriz, Urko Herran gasteiztarrak irabazi du, Aimar Aguirresarobe eta Mikel Elgezabalekin proba osoan zehar lehia estu eta ikusgarrian aritu eta gero.
Atzo, 10:30ean eman zioten hasiera emakumeen frogari eta 15 minutu beranduago, 10:45tan gizonen lehiari. Euri giroan, itsasoaren tenperatura hamabost gradutan zen atzo, eta ondorioz, neoprenoa erabili behar izan zuten part hartzaile guztiek, derrigor. Sprint distantziako triatloia izanik, parte hartzaileek 0,750km igerian, 20km bizikletan eta 5km osatu zituzten oinezko lasterketan.
SAILKAPENAK
EMAKUMEAK
SENIORRAK
1.- Charlotte Mc Shane, Australia. 01:13:51
2.- Tamsyn Moana-Veale, Australia. 01:17:31
3.- Ihanire Urteaga Cid, Aloña Mendi K.E. 01:21:35
GAZTEAK
1.- Lide Azueta Lizaur, Mugarra Triatloi Taldea. 01:45:55
GIZONAK
SENIORRAK
1.- Urko Herran Aguilar, Araba TRI. 01:07:19
2.- Mikel Elgezabal Fernández, ANB Urdaitri Motrivation. 01:08:31
3.- Aimar Agirresarobe Lizrra,Tolosaldeko T.T. 01:08:32
GAZTEAK
1.- Beñat Ormaetxea Cibeira, Aloña Mendi K.E. 01:19:23
KADETEAK
1.- Ander Ganzabal Bilbao. Independentea. 01:11:20