Jaiaren bidez, dibertsitate funtzionala bizitzen erakusten saiatuko da Mindara, eta horretarako, egun osoko egitaraua prestatu du larunbaterako.
Mindarak iaz egin zuen lehenengo dibertsitatearen festa.
Mindara Aniztasun Funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako elkarteak Dibertsitatearen Festa antolatu du bigarrenez larunbaterako. Lehenengoa bezala, honakoa ere, Agustinak auzoan egingo du, eta bertako auzo elkartearen eta La Soci tabernaren laguntza izan du jaia antolatzeko. Apirilaren 1ean egitekoak ziren jaia, baina eguraldi eskasagatik bertan behera gelditu zen.
Jaiaren bidez, dibertsitate funtzionala bizitzen erakusten saiatuko da Mindara, eta horretarako haur zein helduei begirako jokoak egingo dituzte. Aurten, gainera, tortilla txapelketa antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek 11:00ak eta 12:00ak artean eraman beharko dute tortilla. Irabazleak, La Soci tabernaren saskia eskuratuko du. Txapelketari begira arituko dira sukaldean parte hartzaileak, baina zozketa solidariorako pintxo gisa salduko dituzte ondoren.
Aurpegia margotzeko txokoa, txiki festa, zozketa solidarioa, Disney pertsonaiak, eta gozo-heltze erraldoia egingo dituzte egunean zehar.
Egitaraua
- 11:00-14:00: Haur zein helduentzat jolasak.
- 11:00-12:00: Tortillen entrega lehiaketarako.
- 12:00-12:15: Tortilla lehiaketa.
- 12:15-14:00: Pintxo solidarioa.
- 16:30-17:30: Disney Txiki festa.
- 16:30-18:00: Karaokea.
- 18:00-18:30: Zozketa solidarioa.
- 18:30: Gozo-heltze erraldoia.