Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arroz guztiak ezberdinak, denak onak

Munduko Arrozak egingo du SOS Arrazakeriak igandean. Hamasei herrietako ordezkariak eta sei elkarte arituko dira arroza prestatzen.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/06/08
Munduko Arrozak iniziatibaren bidez kultur aniztasuna agerian jarriko dute.

Munduko Arrozak iniziatibaren bidez kultur aniztasuna agerian jarriko dute.

Munduko Arrozak egingo du SOS Arrazakeriak igandean. Zerealaren bueltan herrian dagoen kultur aniztasuna utzi nahi du agerian iniziatibaren bidez elkarteak, eta kultura horiek guztiak nahastu eta batu. Prestatzeko hamaika modu, beste hainbeste osagai, usain eta kolore dantzan murgilduko dira hamasei elkarte eta beste hainbeste herrietako elkarteetako kideak: Nepal, Maroko, Pakistan, Kolonbia, Brasil, Nigeria, Sahara, Cabo Verde… herri horietan guztietan, besteak beste,  arroza nola prestatzen duten ikusteko aukera izango da eta nola ez, dastatzekoa. Seigarren aldia du iniziatibak Errenteria-Oreretan, eta herriko kultur elkarteek ere egin nahi izan dute bat urtero bezala. Batasuna, Aljarafe, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, Kolore guztiak, Mikelazulo Kultur Elkartea eta Yola elkartea paella-ontziaren bueltan arituko dira. Helburu lehiakorrik ez duela iniziatibak esan zuen atzo Munduko Arrozak aurkezteko egin zuten agerraldian Gerar Carrere SOS Arrazakeria elkarteko kideak: “Ez da lehiaketa izango. Arroz guztiak ezberdinak, baina denak onak dira”. Arroza bezala, kulturak ere ezberdinak direla erakutsiko dute beste behin ere, baina guztiak onak eta horien arteko elkarbizitzaren alde egingo dute. Goizetik eguerdira antolatu dute egitaraua. 11:00etan elkartuta, ordu erdi beranduago hasiko dira arrozak prestatzen Zumardian. Dastaketa berriz, 13:30ean izango da, eta 2 euroren truke bertaratzen direnek platera eskuratuko dute nahi adina arroz dastatzeko. Haurrei begira jolasak antolatu dituzte. Azken horiek ere Zumardian izango dira, baina eguraldi txarrarekin Agirre Lehendakariaren plazan egingo dituzte. Munduko arrozak, munduko musiken erritmora kozinatuko dituzte, eta horretarako, musikari guztiei dei egin zien Carrerek: “Musika ekipoa izango dugu, eta instrumentua hartu eta eguna girotzera hurbildu nahi duten guztiek aukera izango dute horretarako”. Aipamen berezia egin zuen azkenik SOS Arrazakeriako kideak: “Munduko Arrozak egunaren antolaketan zein gure taldean aritu zen Mikel Carcedo (joan den martxoan zendu zen euskaltzale errenteriarra) eta aipamen berezia egin nahi diogu, bere ekarpena taldeari izugarria izan zelako, eta bere falta izugarri sumatzen dugulako”. Amaitzeko, herritar guztiak animatu zituzten parte hartzera, usain eta zapore dantzan murgiltzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.