Belaunaldien arteko harremanak sustatzeko helburuz antolatzen dituzte Tipi Topa saio bereziak.
Tipi Topa saio berezia egin zuten atzo Lezo Herri Eskolako haurrek eta adinekoek.
Tipi Topa saio berezia egin zuten atzo Lezon, adinekoak eta Lezo Herri Eskolako haurrak elkarrekin egin zuten irteera. Adinekoek gidatu zuten, eta Jaizkibel magaletik mendi buelta eginda, bertako zuhaitz, landare eta sendabelarrak ikusteko aukera izan zuten, eta baita haien gainekoak ikasteko adinekoen azalpenei esker.
Belaunaldien arteko harremanak sustatzeko helburuz antolatzen dituzte Tipi Topa saio bereziak. Atzoko irteeran giro bikaina sortu zen eta parte hartzaileek positiboki baloratu dute. Tipi Topako bigarren taldeak Eguneko Zentrora egin zuen bisita. Plazan elkartu ziren denak eguerdian salda hartzeko.