Bost tabernak parte hartuko dute
Laurak Bat Egunaren barruko pintxo txapelketa egiten hasi dira Antxon. Bost tabernak aurkeztuko dituzte pintxoak lehiaketara: Mimos, Romeral, Iparra, Ekarri eta Kamio.
Pintxoak 1,80 euroan izango dira salgai. Horiek dastatu ondoren herritarrek botoa eman ahal izango dute. Hau da, herritarren sarirako baliagarri izango dira boto horiek. Epaimahai profesional batek ere emango du saria; biak igande eguerdian emango dituzte Kultur Etxean
Pintxoez gain, animazioa egongo da Antxoko kaleetan.