Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

LAB: "Sistema kapitalistak menpekotasunera kondenatzen ditu pentsiodunak"

Pentsiodunen independentzia, burujabetza eta autonomiaren alde "borrokatuko dela sindikatua" esan du Arroyok,

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/06/09
LABeko pentsiodunen nazio batzarra egin dute gaur Niessen Kulturgunean.

LABeko pentsiodunen nazio batzarra egin dute gaur Niessen Kulturgunean.

LAB sindikatuko pentsiodunak batzar nazionala egiten ari dira gaur Niessen Kulturgunean. Biltzar Nagusiaren ondotik pentsiodunen arloari begira sindikatuak duen plangintza eta berritasunak azaldu ditu Igor Arroyo LABeko idazkari nagusiaren ondokoak.  Klase subjektua berrosatzeko lerro bat zabaltzea erabaki duela sindikatuak esan du Arroyok, “sindikalismoak ez dio erantzun behar soilik soldatapekoari, baita langileriaren parte diren beste sektoreei: etxeko langileak, praktikan direnak, pentsiodunak… “. Pentsiodunen arloak hamar urte egin dituela sindikatuan esan du, “baina alor hori indartu nahi dugu, garrantzi handiagoa eman nahi diogu klase subjektuaren berrosaketa horretan paper inportantea duela, besteak beste, gero eta langile gehiago pentsiodunak direlako”. Kapitalaren erasoaren aurrean, kapitala eta bizitzaren arteko gatazka plazaratu nahi du LAB-ek, eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baten alde egin nahi dutela gaineratu du Arroyok: “Zer ikusi handia du horrek pentsiodunekin, sistemarentzat populazio aktiboa da garrantzitsua, produzitu dezakeena. Behin produzitzeari utzita, populazio pasibo deitzen diote eta hori guretzat onartezina da, guk duintasuna aldarrikatzen dugu pertsona ororentzat, bizitza erdigunean jarri behar da. Pertsona lanean dagoenean edo erretiratua dagoenean duina da,eskubideak ditu, eta berdin artatua izateko eskubidea dauka”. Hori lortze aldera borroka handia egin beharko dutela esan du, sistemak ez dituelako bere politiken erdigunean jartzen pentsiodunak, “guk hori zuzendu nahi dugu, eta borroka egingo dugu”. Helburu horiek betetzeko antolaketan aldaketak egingo ditu LABek, “berrantolaketa sakona egin nahi dugu, sindikatua berrasmatu nahi dugu neurri handi batean biltzar nagusi horrekin. Horren barruan, pentsiodunekin harremana duten bi erabaki hartu ditu sindikatuak: sindikatua afiliatuengana hurbildu nahi dugu, indartu harremana; bestalde, ekintza sozialerako egitura bat sortzea erabaki dugu. Lantokietan eta herrietan eragin nahi badugu egitura bat eratzea ezinbestekoa da, maila lokaletik nazionalera”. Pentsiodunen arloak datorren ikasturterako dituen erronkak plazaratu dituzte, bestalde. Pentsiodunen independentzia, burujabetza eta autonomiaren alde “borrokatuko dela sindikatua” esan du Arroyok, “bizitza duina izateko eskubidea dutelako eta horretarako bermatu behar zaizkie baliabideak eta pairatzen ari garen murrizketen aurrean planto egin behar dugu. Salatu behar dugu une honetan sistema kapitalistak mendekotasunera kondenatzen dituela pentsiodunak, eta lehentasuna emango diogu borroka horri”. Afiliazioan zein hauteskunde sindikaletan “gailurrean” dela LAB esan du azkenik Arroyok. Gipuzkoa, Bizkai eta Araban bigarren indarra da %18aren gainetik; Nafarroan %15 gainditu du eta Ipar Euskal Herriko enpresa txikietan lehenengo indarra da. Une honetan 40.000 afiliatu baino gehiago ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.