Espainiako Estatuko presidentearen aurka Unidos Podemosek aurkeztu duen zentsura mozioa babesteko elkarretaratzera deitu du Errenteria Irabazizek.
Rajoyren kontrako zentsura mozioa babesteko elkarretaratzera deitu dute.
Mariano Rajoy Espainiako Estatuko presidentearen aurka Unidos Podemosek aurkeztu duen zentsura mozioa babesteko elkarretaratzera deitu du Errenteria Irabazizek. Niessen Merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea astelehenean (hilak 12) 19:30ean
Bota egin behar ditugu! goiburuarekin. Datorren asteartean aztertuko du mozio hori Espainiako Kongresuak.
Herritar guztiak deitu ditu parte hartzera Errenteria Irabazizek, “ez da alderdi politikoen arteko kontua, demokraziarekin du zerikusia, gizarte osoari eragiten dion egoera bat baizik”.